ZURE IDEIEI AHOTSA EMATEN DIEGU

BIZITZA ZURE BARNE AHOTSARI

ZURE IDEIEI AHOTSA EMATEN DIEGU

BIZITZA, ZURE BARNE AHOTSARI

Ohiz kanpoko testu eta eduki digitalak bezero berezi eta bestelako jende apartarentzat

Idazketa lanak eta Eduki Digitalak

Ohiz kanpoko testu eta eduki digitalak bezero berezi eta bestelako jende apartarentzat

Arrastoa uzteko moduko testu eta eduki digitalak

Eduki digital esklusibo eta originalen sorkuntza eta idazketa zerbitzu profesionala, ikuspegi aniztasuna, gauzak egin eta esateko era ezberdindua zein lanketa pertsonalizatua eskeintzen dizuna. Baita exijentzia handieneko proiektuen beharrak asetzeko eta bezero zorrotzenen helburuak lortzeko testu eta eduki digitalak ere.

Eduki-estrategien diseinu eta inplementazioa

Zure beharrak aztertzen ditugu, eta aurre egin beharreko erronkei eta zure helburuei batera helduko dien proposamen bat planteatzen dugu. Zure edukiak proiektatu eta diseinatzen ditugu, eduki-estrategia aurreratu bati forma emanez, baita zure eduki digitalen potentziala areagotzeko akzio plan integral pertsonalizatua bati ere.

Ahotsa zein hari diskursibo koherentea

Komunikatzea ideia bat transmititzea baino gehiago da. Solaskide egokia modu egokian eta une egokian interpelatzea ez da nahikoa. Komunikazioa esplizitua eta inplizitua da, kontzientea eta inkontzientea... Hori da, hain zuzen, esaten ez dituzunak, esaten dituzunak nola esaten dituzun, eta egiten duzun guztiak zugandik aditzera ematen duena.

Aldea markatzen duten begiratu, egin, eta gauzak esateko moduak

Testuak Ekinean

Testu eta bestelako dokumentuak idatzi

SEO edukien idazketa eta posizionamendua

Lan kontuak, ikasketak edo lana direla eta, norbaitek zuretzat baita zure ordez idaztea behar baduzu, ikuspegi bereizia eta akabera perfektua emango diogu. Zure igurikimenen araberako testuak komunikazioetarako, edizio puntualak, aldizkako argitalpen eta aldizkari espezializatuetarako, ikerketak...

Web orri, bloga, e-commerce, Sare Sozial, email marketinarako eduki digitalak, komunikazio kanpainetarako, marka-ahotsa... Zure beharrei erantzuteko kalitatezko eduki digitalak zure nortasunarekin bat etorriz. SEOrako optimizatutako edukiak beti.

Interneten presentzia izatea ez delako nahikoa zutaz jakin dezaten edota zure jendearengana iristeko, SEO eduki optimizatuak idatziko ditugu zuretzat, bilatzaileetan ikusgarritasuna eskuratzeko baita zure proiektua, marka pertsonala edo negozioa ezagutarazteko.

Edukiak diseinatu, sortu eta kudeatu

Eduki digitalen sorkuntza eta erredakzio zerbitzuak

Zugatik egin dezakeguna

Bezeroen neurrirako zerbitzu profesionalak

  • Erakunde eta entitate publiko edo pribatuak

  • Enpresak, ETEak eta autonomoak

  • Marka pertsonala garatu nahi duten profesionalak

  • Gizarte ekimenak, elkarteak eta kultur etxeak

  • Ikastetxeak, akademiak eta lanbide-eskolak

dos mujeres trabajando frente una mesa con una taza de café
dos mujeres trabajando frente una mesa con una taza de café

Hitzak jartzen dizkiogu Komunikatu nahi duzun guztiari

zure ideiak modu egoki eta sinesgarrian adieraz ditzazun

Planifikatu baliozko edukien ekoizpena eta hedapena zure entzuleak erakarri, liluratu eta zurekin atxikitzeko, zure komunitate digitala sendotzeko erabiltzaile esperientzia aberasgarriagoak eskainiz zure publikoari. Lagun itzazu balizko bezeroak erosketa-prozesuan zehar erabaki egokia har dezaten Inbound marketin estrategiekin.

Zure balioak transmititu istorio gogoangarri baten bidez, zure proiektu edota markaren nortasuna erakusteko eta zure entzuleen arreta lortzeko. Narratiba erakargarri batek publikoarekin emozionalki konektatzeko, konfiantzazko loturak sortzeko eta balizko bezero hurbilduko dituen enpatia sentimendua gauzatzeko aukera emango dizu.

Erabil itzazu komunikazio eta idazketa-teknikak persuasiboak zure audientziarengana ahalik eta modurik egokienean iristeko. Lagundu zure publikoa gehien behar zaituen unean. Emaiezu zalantzak argitzeko behar dituzten erantzunak, bere arazo edo eskaerei konponbide zehatzak emanez, eta leku bat irabaziko bere buruan zei bihotzean.

Marketing de contenidos

Copywriting

Storytelling

Zure edukiekin egin dezakeguna

Kalitatezko Edukiak

Komunikazio estrategia digitalik on zein eraginkorrena

Testuak Ekinean egitasmoari buruz

Bezeroei kalitatezko edukiak ikuspegi berezituarekin eskaintzeko helburuari erantzuten diogu, beste ikuspegi tipikoago edo estereotipatuagoetatik aldenduz. Gure konpromisoa, beste ikuspegi posible batzuez blaitutako eduki inklusiboak genero-ikuspegi feministatik sortzea izanik.

Sorkuntza gune konprometitua gara. Gure edukien eraginkortasunari uko egin gabe emaitza eta helburu beteei dagokienez, marketin etikoaren alde egiten duena, etikoak ez diren teknika engainagarriaen erabilera baztertuz, manipulaziorako joera dutenak eta erabiltzaileen intimitaterako eskubidea urratzen duten datuen gehiegizko erabilerari uko eginez, baita enpresa edo erakunde mota jakin batzuekin bezero gisa lan egiteari ere.

mujer con tatuajes en las manos escribiendo en un portátil
mujer con tatuajes en las manos escribiendo en un portátil

EZ ZARA HONAINO IRITSI ATZERA EGITEKO GERO

Hurrengo geltokia, zure helburuak

Harremanetarako

mujer con tatuajes en las manos escribiendo en una máquina de escribir roja
mujer con tatuajes en las manos escribiendo en una máquina de escribir roja

Enpresa honek laguntza jaso du, EBko REACT baliabideek % 100ean konfinantzatua, Nafarroako EGIF 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez, COVID-19aren pandemiaren aurrean Europako Batasunak izandako erantzunaren zati gisa