Testuak Ekinean
Proiektu hau eduki erakargarri eta eraginkorreko estrategiak diseinatzeko eta artikulatzeko asmoz sortu zen, sormen-espazio honetara iristen den proiektu bakoitzaren komunikazio-beharrak asetzeko. Bezero bakoitzari bere beharren arabera eduki egokia eskaintzeko hain zuzen, modurik egokienenean, baita une egokienean ere.
Kalitate bermea
Gure funtzionatzeko erari buruz
Zure proiektu edo negozioaz, ezaugarrietaz edota zure markaren nortasunaz mintzatzen gara. Aurre egin behar diezun arazoak eta erronkak identifikatuko ditugu, eta zure beharren araberako helburuak zehaztuko ditugu. Kasu bakoitza bere testuinguruan aztertu, eta guztiarekin, gure planteamendua helaraziko dizugu.
Metodologia
Zerbitzuen tarifak
Nola egiten dugu lan
Tonua eta estiloa definitzen dugu eta zuretzako proposamenik onena diseinatzen dugu, edukiak eta kanalak, eduki motak eta formatuak konbinatuz. Estrategiaren esparrua, ekintza-eremua eta jardun-ildoak zehaztuko ditugu ondoren, eta gehien komeni zaizkizun planak eta eduki-sortak doituko ditugu.
Zaila da gure zerbitzuei prezio estandarrak esleitzea aldaera guztiak kontuan hartuta. Eduki pakete edo eskaera isolatua, zerbitzu puntuala edo kudeaketa plana aukeratzen duzu, eta zure proiektura edo negoziora egokitzen dugu gure proposamena lan karga baloratzearren, zerbitzu bakoitzerako tarifak zehaztuz azkenik.
Koherentziazko apostu arduratsua
Marketin etikoa
Marketina egin orduko gure apostua da hain zuzen, eta ziur gaude zure bezero potentzialek ere hori aukeratuko luketela haiekin komunikatu eta harremanak eraikizeko.
Marketin-erabakiei itzuleraz eta onuraz haraindiko dimentsio morala aplikatzean ez ezik, lan egiten dugun enpresa motak aukeratzean ere datza, iraunkortasuna eta ekoizpen-praktikak, produktuak edo zerbitzuak, proiekzio soziokulturala eta sustatzen dituen kontsumo-balioak edo langileen lan-baldintzak bezalako irizpideetan oinarrituta.
Eragin zuzena du, halaber, helaraziko dizkizugun marketin-proposamenak zehazterakoan, zure edukiak nola taxutzen eta proiektatzen ditugun, baita proposatzen dizkizugun praktikak edo teknikak zehazterakoan ere.
Kezkak, ardura eta jakin mina duten pertsonentzat, bezero konprometituentzat, irudimen berriei forma emateko orduan gure aletxoa emateko sortzen ditugu testu eta eduki digitalak.
Bide ezberdinak eta jarrera alternatiboa izatearen aldeko apustua egiten duten erakunde, entitate, elkarte eta kolektiboentzat, enpresentzat, ETEentzat, autonomoentzat eta profesionalentzat, eta gauzak beste modu batean egiteko. Ekintzekin eta hitzekin egunerokotasunean etorkizunaren zati bat proiektatzen dutenentzat, oraindik imajinatzeke eta eraikitzeke.
Konpromisua
Gure ikuspegia
Gure ingurukoak deskribatzeaz gain, hitzek, banan-banan edota kontzeptuz kontzeptu errealitateak eraikitzen laguntzen dutelakoan gaude. Ideiaz ideia, kontakizun bakoitzarekin, edukia sortu eta zabaltzen dugunok, esateko asko izateaz gain, horrekin guztiarekin zer ikusia badugula uste dugu.
Gure misioa
Kalitatezko testu eta eduki digitalak idaztea, nortasun eta estilo propioarekin, gehiengoaren ikuspegitik urrun dauden ikuspuntuak aztertuz, ikuspuntu alternatiboak proiektatuz, eta gure oraina begiratzeko eta kontatzeko beste modu batzuk jokoan jarriz.
Gure xedea
Beste imajinario posible batzuekin, gizartearekin eta bizi dugun denborarekin konprometitutako testu eta eduki digitalak sortzea eta zabaltzea. Guztiontzat bidezkoa eta bizigarriagoa den oraina eraikitzen lagunduko duten begiradak, generoa, gizarte-erauzketa, pertsonen izaera edo jatorria edozein dela ere.
Eskubide berdintasuna defendatzen dugu, identitate subjektibo eta kolektibo tradizionaletatik haratago, LGTBIQ-fobia eta historikoki emakumeei esleitutako subsidiaritatea lehengoratzeko konpromisoa hartuz. Hori dela eta, genero rolak eta horiekin lotutako balioak sustatzea saihesten dugu.
Berdintasuna
Aniztasuna
Gizarte-aniztasuna bere forma guztietan baloratzen eta ospatzen dugu. Hori dela eta, gure testu eta eduki digitalekin arau ez-barneratzaileen marjinak irauli eta gainditzearen aldeko apustua egiten dugu, figura estereotipatuetatik urrun dauden edukiak proposatuz.
Inklusibitatea
Ingurune inklusiboa sortzeko eta sen on nagusitik, kontakizun hegemonikoetatik eta diskurtso masiboetatik kanpo geratu ohi diren ahotsei leku egiteko lan egiten dugu, ikuspegi eta begiratzeko modu berriei ahotsa emanez eta eduki alternatiboei bide eginez.
Mugitzen gaituzten printzipioak
Jakin badakigu hitz zehatzaren dohainak komunikazioa arte bihurtzen duela, eta komunikazio eraginkorra lortzeak hitzekin asmatzea eta une egokia aukeratzea dakarrela. Eduki bakoitzari forma emateko modu egokia asmatzea. Badakigu azterketa sakona eta lan nekeza egin behar dela testu bakoitza idatzi aurretik, eduki bakoitza diseinatu aurretik. Begirada modulatzea eta irakurketa potentzialak fintzea, proposamen doituak egin eta behin betiko akabera eman aurretik.
Eta badakigu, halaber, ikuspegi eta ikuspegien esklusibotasunak eta zure testu eta eduki guztientzako akabera ezin hobea amaitzeak eskatzen dutela egiten jakitea, ondo egindako gauzekiko gustua izatea, dedikazio handia izatea, eta kalitatea ezagutzeko oinarri ona izatea, gure testuak eta edukiak proiektatzerakoan sakonean lan eginez.
Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 100% con recursos REACT UE, a través del Programa Operativo FSE 2014-2020 de Navarra, como parte de la respuesta de la Unión a la pandemia de COVID-19